Azkoitian izandako lan istripu hilgarriaren salaketa

Azkoitiko Erlo Group enpresan izandako lan istripuan behargin bat zendu zen atzo arratsaldean. Gertatutakoa salatzeko, ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian lantegiaren aurrean. Lankideak 24 orduko greba egiten ari dira.