Azkoitiko Gerdau enpresan izandako kaleratze berri bat salatu du ELAk
2016/05/31

Gerdau-ko Azkoitiko plantan eman den kaleratze berri bat salatu du gaur goizean ELAk. Gerdau-k azken urtean 30 langile kaleratu ditu eta lan baldintzak eta soldatak jaitsi ditu, UGT eta CCOO sindikatuek gehiengoa duten langileen batzordeak erantzunik eman gabe.
Kaleretutako langileari fabrikazioan gertatu zen akats baten errua leporatu diote eta gainera nahita eta intentzio txarrarekin egin zuela adierzi du. ELAk argitu du langileak bost egun soilik zeramatzala bere lanpostu berrian akatsak gertatu zirenean, eta enpresak hala erabakita, ez zuela jaso inolako formaziorik bertan aritzeko.
ELAren aburuz kaleratze objetiboak eta disziplinarioak ari dira erabiltzen enpresa gutxinaka langileez hustutzeko.