Azkoitiko ikastolaren eraikuntzan ematen ari diren irregulartasunak salatu ditu ELAk

Azkoitiko Ikastola berriko eraikuntzan gaur egun dauden irregulartasunak oso larritzat jo ditu. Eraikuntza honetan lan egiten ari diren langile gehienei ez zaie aplikatzen Gipuzkoa eraikuntzako hitzarmenak adierazten duena. Langile hauek hitzarmen honek esaten duena baino askoz gutxiago kobratzen dute eta egiten dituzten gehiegizko lan orduak (larunbata eta jai egunak barne), jasaten ari diren presioa, esplotazioa eta lan segurtasun faltak, konponbide azkar eta zehatz bat behar du.
Horregatik ELAk egoera larri hau konpondu nahian, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur sailari eta baita Azkoitiako Udaletxeari bilera baterako deia luzatu diogu. Pausuak eman dezaten horrelako arazo eta irregulartasunik gerta ez dadin, ez Azkoitiako ikastolako eraikuntzan eta ez beste inon.
ENPRESAREN IZENA |
VIAS Y CONSTRUCCIONES |
AURREKONTUA |
7.678.000 € |
ESLEITUTAKO PREZIOA |
4.519.000 € |
PREZIO JEITXIERA |
% 41 |
LAN-EPEA |
18 HILABETE |
Eraikuntzako datuak: