Azkoitiko Sidenorreko hitzarmena okertu dute

Ostiralean izandako bilera bakarrean, sindikatu hauek, Azkoitiko 2015-2018 hitzarmena aldatu dute,aurreko astean Sidenor-eko zuzendaritzarekin adostu zituzten neurri atzerakoiak txertatuz: jardunaldi gehitzea, malgutasun osoa, oporren zatiketa, funtzio mugikortasuna, mugikortasun geografikoa etab...
Era honetan, esparru-akordioa, Azkoitian sartzen da. Guzti hau, langilegoari informaziorik eman gabe eta langile batzarrik deitu eta ospatu gabe.
Gure iritziz, sindikatu hauek zuzendaritzak proposatzen dien guztia onartzea oso larria da eta are gehiago nahitaezko zaizkigun gaiak eta serioski arduratzen gaituztenen informaziorik izan gabe: enpresaren egoera, merkatuaren egoera, akziodunen esfortzuak, finantzaketa, Azkoitirako industria plana, inbertsioak, Azkoitiko lantegiari eta enpleguari buruzko bermeak etab.
Eskubideak eta lan baldintzak murriztuz, Azkoitiko lantegiaren etorkizuna bermatzen den argudioari, iraintzailea izateaz gainera egun inork ez dio sinesgarritasunik ematen.
Sidenor-eko lan baldintzak, jadanik asko okertuak, gehiago okertu dira ostiralean adostu zuten hitzarmenaren aldaketarekin.
ELAk pentsatzen du ordua dela batzar orokorrak deitzeko, langilegoak hitza har dezan gehiengo sindikal honek egin duen atentatu honen aurrean.
Gure haserrea argi uzteko, Azkoitian gure etorkizunaren aldeko eta lortzeak hainbeste kostatu zaizkigun eskubideen aldeko borroka aurrera eramateko ordua da eta zinez langile duintasuna defendatzekoa.