Laneko heriotza

Azpikontratak prekaritate iturri direla salatu du ELAk

2025/03/05
Asteartean Elorrioko Betsaide enpresan hil zen langilearen lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin du ELAk. Hego Euskal Herrian 2025ean gutxienez 8 langile hil dira lan istripuz.

ELAk Betsaide enpresako komiteak deituriko elkarretaratzean parte hartu du gaur Elorrioko fundizioaren aurrean. Atzo, One Facility Services enpresako langile bat hil zan Betsaide enpresan garbiketa lanetan zegoela. Senegaldarra zen eta 38 urte zituen. ELAk lan heriotza hau salatu, eta laneko segurtasun inbertsio faltak dakarren prekaritatea ere salatu du.

Izan ere, urtero lanean hiltzen eta gaixotzen diren langileen kopurua handitzen doa lan baldintza kaskarrengatik. 2024ean gutxienez 66 behargin hil ziren lanean eta aurten 8 izan dira. Garbiketa industriala arriskutsua izaten da maiz, makina eta ingurune zailetan lan egin behar delako. Gehienetan azpikontratatutako lanak izaten dira eta langile asko atzerritarrak izaten dira, oso egoera prekarioan. Azpikontraten segurtasun maila ez da izaten enpresa nagusiaren parekoa eta ez dute formakuntza nahikorik izaten, ezta arriskuen informazio egokirik ere. Segurtasun neurrien falta izaten dute orohar. Guzti honek lan baldintzak okertzen ditu eta lan-istripuak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten du.

Enpresek segurtasun neurri guztiak bermatu behar dituzte eta, horretarako, lan ikuskaritza sendoagoa eta baliabide gehiagorekin behar dela aldarrikatu du ELAk. Eusko Jaurlaritzak ezbehar-tasa onartezinak direla uste du sindikatuak, eta politika eta lan-ildo estrategikoak garatu behar direla gai honi lehentasuna emanez. Enpresetan segurtasun neurri egokiak bermatzeko, ELAk baliabide gehiago eta ikuskatzaile gehiagoren beharra aldarrikatu du.