Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak

Azpikontratatutako langileak euren soldatak Aldundiko langileenekin parekatzeko mobilizatu dira

2024/01/31
Optima enpresak azpikontratatutako Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek Aldundiko langileek baino %36 gutxiago kobratzen dute kategoria berean. 2022tik berritu gabe dagoen hitzarmenaren negoziazioan, soldatak Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean kontratatutako langileen soldatekin parekatzea eskatzen dute.

Optimak azpikontratatutako Bizkaiko Aldundiko garbitzaileek elkarretaratzea egin dute foru jauregiaren aurrean, Aldundiak zuzenean kontratatutako lan bera egiten duten langileek adina kobratzeko eskatzeko. Langileen ordezkaritzak (UGT, ELA, LAB eta ESK) askotan eskatu ditu bilerak aldarrikapen honekin aurrera egiteko, baina enpresak eta Aldundiak hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen jarraitzen dute.