Babcock-eko jarduera sindikala salatzeko kontzentrazioa

2006/01/09

ELAren Metaleko Federazioak eta ELAk Babcocken duen atal sindikalak bihar, urtarrilak 10, Bilboko Gizarte Epaitegian egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dute. Kontzentrazioaren helburua CCOOko enpresa-batzordeko kide ohi Luis Alberto Pardo Sarabiaren jokabidearen ondorioz lortutako faboreak salatzea izango da. Pardo Sarabiak onartu zuenez, Babcock-eko zuzendaritzaren aldetik mesedeak jaso zituen sindikatuan zuen ordezkaritzaz baliatuta. Hain zuzen ere, bihar kasu hori argitzeko epaiketa hasiko da. ELAren ustez, horrelako ekintzek arlo honetan lanean ari diren lagunen izen ona zikintzen du. Kontzentrazioa goizeko 10tan izango da.