Babcock: S.E.P.Iren txantai onartezina

2004/07/21

Ezaguna da Babcock-eko sindikatuok (CC.OO. izan ezik) ATB enpresak eskatutako Enplegu-Erregulazio Espedientearen (EEE) aurka azaldu garela. Enpresaren pribatizazioaren ondotik, enpresa esleipendunak ez du Babcock-en industri proiektua bermatzen duen planik aurkeztu eta hori da gure ezezkoaren arrazoirik nagusiena.

Ezaguna da ere Eusko Jaurlaritzak EEE horren aurkako informea egin duela; informe horrek ezezkoa eman dugun sindikatuon argumentuak baieztatzen ditu.

Gaur, uztailak 22, SEPIrengadik komunikazio bat jaso du, gure sindikatua Madrilgo bilkura batetan parte hartzera "gonbidatuz". Bilkura horretara joateko SEPIk bi baldintza jarri ditu:

-Enpresak aurkeztutako EEEari baiezkoa ematea.
-Prozesuaren baitan, enpresan ordezkaritza duten ESK eta LAB sindikatuen bazterketa onartzea.

ELAk SEPIren eskaintza hau onartezina dela deritzo. Prozesu zail honetan sor daitezkeen soberakinei irteera duina emateko konpromisoa dauka ELAk. Era berean, bai ATB baita SEPIri ere, agindutako Industri Plana aurkeztea eskatzen die ELAk. ELAren ustez ez da giro petatxuak jarri edo ordezkaritza sindikalari txantajea egiteko. Esku artean dugun arazo larri honi dagokionez, (PSOEren esku dagoen) Estatuko Erakunde Publiko honen jarrera eta ekiteko modua ez da batere zuzena. SEPIk ATBri exijitu behar dio hartutako konpromisoak betetzea.

ELAk Babcock-eko langileekin konpromisoa hatuta dauka. Soberakinak zein egoeratan aterako diren ardura daukagu, baita enpresan geratuko direnen lan baldintzak zeintzuk izango dira ere. ATBk bere konpromisoak betetzen baditu bi prozesu hauek berme egokiekin emango dira.