Babes zabala izan du Osakidetzan deitutako grebak

2008/02/21
ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta SAE sindikatuek Osakidetzan otsailaren 21ean deitutako grebak izan duen babes zabala azpimarratu dute. Sindikatuen iritziz, aurreko deialdiak bezala, gaurkoak ere erantzun ona izan du langileen artean.

Aipatu sindikatuetako ordezkariek erietxe eta lehen mailako arreta zentroetan egin diren batzar eta mobilizazioetan izan den partaidetza goraipatu dute.

Sei sindikatuen esanetan, administrazioa lekurik ahulenetik soka apurtu nahian frankotiratzaile baten modura ari da jokatzen. “Behin eta berriro langileak zatitu nahi ditu kolektibo guztien dituzten beharrei erantzuna eman ordez”.