Babes zabala izan du Telemarketingaren alorrean deitutako grebak

2007/12/28
Langileen gehiengoak bat egin du ELA eta LAB sindikatuek EAEko Telemarketingaren alorrean deitutako bigarren greba egunarekin. Telemarketingaren sektorean lan egiten duten langileak, enpresek EAErako mahai negoziatzaile bat osatzeko orduan agertu duten utzikeriaz nazkatuta, iragarritako mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute.

Langileen %75ak bat egin du greba deialdiarekin.Sektore honetan 3.000 langile daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetariko %95 emakumeak direlarik. Bestalde, ehunka langilek  hartu dute parte Bilbon izan den manifestazioan.

Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne.