Babes zabala jaso du Bizkaian ere irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan deitutako grebak

2007/05/16
Gipuzkoan eta Araban bezala, Bizkaian ere babes zabala izan du ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan deitutako greba egunak. Guztira langileen %62ak bat egin du deialdiarekin.

ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT-k gogor kritikatu dute Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposek gutxiengo sindikalarekin lortutako akordioa, ez duelako edukinik jasotzen eta sektorearen mobilizazioei aurre egitea besterik ez duelako helburu.

OHARRA

Hezkuntza Sailak bere proposamena (CCOOK onartu duena) argitaratu du bere webgunean. Argitaratu ez duena ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTk egoera desblokeatzeko egin genion gutxieneko proposamena, haren eskaintza nabarmen hobetzen duena.

Hori dela eta, sektoreak informazio guztia izan dezan hona hemen sindikatuok egin genuen proposamena.