Bai Esan-ek 113 langile kaleratzeko asmoa du
Azken hamalau urteetan Bai Esan enpresa arduratu da Euskaltelen bezero arreta zerbitzuaz. Telefono konpainiak, ordea, ez dio kontratua berrituko, eta Bai Esanek 113 langileak kaleratzeko espedientea aurkeztea erabaki du. Uztailetik aurrera Ibermatica arduratuko da zerbitzuaz. Langileek subrogazioa eskatu dute, "enpresen arteko segida argia dagoelako".
ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek jakitera eman dutenez, Ibermatica langile gutxi batzuekin jarri da harremanetan, momentuz. Xantaia egin diela salatu dute. "Ibermatican postuari eutsi ahal izateko, Bai Esan euren borondatez utzi behar dutela esan diete, eta antzinatasunari uko egin".
Euskaltel jo dute egoeraren arduradun. "Hasieratik erabaki zuen bezero arreta zerbitzua azpikontratatzea, lan kostuak murriztu ahal izateko..760 orduko lanaldia dute eta 800 euroko soldata.
Egoera salatzeko, protestak antolatu dituzte. Bihar lanuzteak izango dira, eta 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Donostian, Bulebarrean. Ekainaren 29rako eta uztailaren 6rako eta 7rako, berriz, grebara deitu dute. "