BAI ESAN-eko langileen elkarretaratzea Euskaltel-en egoitzaren aurrean

2005/01/20

Aste honetan hiru egunetan greba egin dondoren, Bai Esan-eko langileak bihar Euskaltel-ek Derion duen egoitzaren aurrean elkarretaratuko dira enpresa honetan jasaten duten prekariotasuna salatzeko. Mobilizazioa goizeko 11etatik eguerdiko 12etara egingo da.

ELA eta LAB sindikatuak gutxienengo baldintzak jasoko dituen lan hitzarmena eskatuko dute eta, bide batez, Euskaltel-en jarrera salatuz. Naziotasuna edo subiranotasuna aldarrikatzen duen enpresak prekariotasuna babesten duela diote, hain zuzen ere.