Baiko-ko pilotariek aldarrikapen gehienak lortu dituzte eta greba bertan behera utzi dute

2020/10/27
ELA-k biziki zoriondu nahi du langile taldea, eta antolakuntza sindikalaren garrantzia ere azpimarratu nahi du, enpresetako prekarietateari eta inposaketei aurre egiteko tresna gisa.
BAIKO KIROLA enpresako pilotariek akordioa lortu dute gaurko egunean EPEL eta EPEL osatzen duten enpresekin (BAIKO eta ASPE). Akordio horrek langile kolektiboaren hasierako aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu, eta ondorioz, pasa den urriaren 9an hasitako greba bertan behera utziko da. Akordioak sektore guztian izango du eragina eta, beraz, Ligaren parte diren bi enpresetan izango da aplikagarria. Akordioaren parte izan dira, baita ere, ASPE enpresako pilotariak. Honako hauek dira akordioak jasotzen dituen eduki nabarmenenak:
 
1- Josu Eskiroz, Jon Mariezkurrena, Unai Laso eta Víctor Esteban-en kontratuak berriztatzeko proposamena, bakoitza epe ezberdin batean.
2- Urteroko gutxieneko soldata 25.000 eurotan finkatzea, betiere jaialdiak antolatzen diren hiru autonomi erkidegoetan aforoak gutxienez %80ra igotzen direnean berriz ere.
3- Plus Estelarra, halako partidetan parte hartzen duten pelotarientzat.
4- EAEtik eta Nafarroatik kanpora egindako joan-etorriengatiko dietak ordaintzea. 

5- Adostutako barne-araubidea ezartzea.
6- Entrenamenduei buruzko arauak aldatzea. Pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu.
7- Soldata baxuenak dituzten pelotariei esklusibitate klausulak malgutzea. Entrenamenduei buruzko arauak aldatzea. Pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu.
8- Beste hainbat konpromiso ere hartzen ditu EPEL-ek bere gain, Botilleroei, informazio eskubideari, lan-egutegiari, leihaketa egutegiari, etab. Dagokienez.
 
Akordioa bi enpresetako pilotarien % 90ek gutxienez sinatu behar dute.
 
ELAk pilotariak zoriondu nahi ditu egin duten borrokagatik. Borroka horren helburua, besteak beste, kolektiboaren prekarietate-arazoei aurre egitea eta inposaketan eta aldebakarrekotasunean oinarritutako lan-harremanekin amaitzea zen. Prozesu horren emaitzak erakusten du oso garrantzitsua dela sindikatu batean antolatzea, baita kirol profesionalean ere, lan-baldintzak hobetzeko berme bakarra baita. Agerian geratu da, haien borrokarik gabe, akordio hori ez zela existituko.
 
Era berean, ELAk adierazi nahi du sindikatua oso harro dagoela borroka gogor honetan pilotarien kolektiboa lagundu izanaz, eta erabakigarria izan izanaz gaur ospatzen ari garen akordio hau lortzeko. ELA beti egongo da gure erakundearen inguruan antolatzea erabakitzen duten langileen alde, haien eskubideak defendatzeko eta lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko.
 
Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa inflexio-puntua izan zen borroka horretan, zalantzarik gabe, eta aurrekari oso garrantzitsu bat sortu zuen kolektibo horrentzat, ezinbesteko tresna izan baita greba eskubidea defendatu ahal izateko eta mobilizazioen balioa berresteko. 15 pilotari hauek egindako borrokarik gabe, gaurko akordioa ez litzateke posible izango.
 
Akordio horrek erakusten du posible dela prekarietateari aurre egitea antolakuntzaren bitartez, eta ELA bidelagun izango dela egoera horretatik ateratzea erabakitzen duen.