Bake prozesuaren alde egin dezan eskatu diote Frantziari

2013/07/16
Bake prozesuaren alde egin dezan eskatu diote Frantziari
Hainbat sindikatu, alderdi politiko eta gizarte-eragileetako ordezkariak Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratu dira gaur eguerdian, 'Errepresioarekin bukatu. Bake prozesua aurrera' lelopean. Ekimen honen bidez bake prozesuaren alde egin dezan eskatu diote Frantziari.

ELAren ordezkaritza batek ere parte-hartu elkarretaratzean, Adolfo Muñoz idazkari-nagusia buru.