Baliogabetzat jo dute Laminaciones Arreguiko langile baten kaleratzea

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak baliogabetzat jo du Laminaciones Arreguiren langile baten kaleratzea, horretarako oinarri objektiborik ez zegoela eta sindikatuen jazarpena izan dela iritzita. Epaiak argi utzi du Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak mendekua hartu nahi duela mobilizatzen ari denagatik, eta 7.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du enpresa kalte moralengatik. ELAk beste zazpi demanda sartu ditu.
ELAren ustez, epai honek justizia egiten du borroka historikoarekin eta etenik izan ez duen borrokarekin; izan ere, Arreguiko langileek sindikatuen aurkako eta mendekuzko politikei aurre egin behar diete langileen eskubideak defendatzeko antolatzen denarekin.
Sindikatuak, azkenik, enplegua defendatzen jarraituko duela aurreratu du, bai Arreguin, bai bizi dugun egoeraz baliatu nahi duten enpresa guztietan, oinarrizko eskubideak urratzeko eta lan eskubideak murrizteko.