Balmasedan izandako atentatua gaitzetsi du ELA-k

2007/12/26
ELA-k gaitzetsi egin du Gabon gauean Balmasedan eginiko atentatua. Bere ondasunak kalteturik izan dituzten erakunde eta familiei bere elkartasuna adieraztearekin batera , gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du ELA-k.

ELA-k indarra eta bortxakeriaren bideak alde batera uzteko exijentzia berresten dio ETAri, pertsonen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain herri honek bizi duen gatazka demokratikoki gainditzeko oztopo nabaria direlako.