Bankako estatuko hitzarmenaren sinaketa lotsagarria

2005/05/11

CCOO eta UGT sindikatu espainolek Bankako hitzarmen estatala sinatu dute. Bi urteetarako akordioak ez du inolako lanaldi murrizketarik aurrikusten, ez du sektoreko soldaten eros-ahalmena mantentzea bermatzen ahal ere. 2005erako soldata igoera %2,28koa izango da, "soldaten eguneratzea"rekin 2005eko benetako KPIA %2,85 hori baino gehiago bada, baina 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dena eta ondorioz indarrean dagoen urtean atzerapenak sortzen ez dituena. 2006rako soldata igoera %2,65ekoa izango da, KPIaren "eguneratze" berdinarekin eta 2007ko urtarriletik aurrera indarrean jarriko dena.

Ondorioz soldata igoerak benetako KPIaren azpitik emango dira, 2004an gertatu bezala, bankako soldaten benetako %0,7ko jaitsierarekin.

ELArentzat Fidalgo eta Mendezen sindikatuek sinatutako hitzarmenaren edukia lotsagarria da. Urtetik urtera irabazi gehiago dituen sektore honetan, milaka milioi eurotan zenbatuta, langileek eros-ahalmena galtzen dute. Bankako hitzarmenaren sinatzaileak botere ekonomikoaren aurrean belaunikatu dira, eta sinaketa honen zergatiak eta ezkutatzen dituzten interes ilunak zeintzuk diren azaldu beharko dute. Bankako sektoreko langileen bizkarrera aritu dira, benetako soldatak urtetik urtera beherantz egiten jarraitzen dutelarik.