Bankako hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea

2015/12/01
Banka alorreko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon azkenaldian lan-baldintzak zeharo hondatu direla salatzeko. ELA eta LAB sindikatuek salatu dute "hurrengo lankideek gureak baino lan-baldintza askoz txarragoak izango dituztela eta lanpostuak arriskuan daudela".

ELA eta LAB sindikatuek adierazi dute "estatu-negoziazioaren bidez eskubideei uko egiten zaiela, eta gure esparruan negoziatzeko eskubidea –guk erabili nahi dugun eskubidea– kentzen zaigula". "Gu sinetsita gaude negoziazio hurbilago batek emaitza hobeak emango zituela, eta gainera, subiranotasun-eskubideaz baliatze praktikoa izango zela", gaineratu dute.

Era honetan, bertan negoziatzeko eskubidea aldarrikatu dute sindikatuok.