Barakaldoko hilketaren inguruan

2006/05/29

Igande gauean Barakaldon hilda agertu zen bikotearen heriotza dela eta, Ertzaintzak baieztatu egin du gizonak lehenengo emaztea hil zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela.

Gorpuak Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman eta autopsia egin ostean, gaur konfirmatu dute gizonezkoak tiroz hil zuela bikotekidea.

Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformatik Erasorik ez erantzunik gabe lelopean ostegun honetan, ekainak 1, ohiko leku eta orduetan izango diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dizuegu.

Emakume bat hiltzen duten bakoitzean ankerkeria horren aurrean, eraildako emakumeen senitartekoek eta lagunek sentitzen duten sufrimenduarekin bat egin nahi dugu, gogorra bada ere, Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformako emakumeok euren ondoan gaudela adierazteko.

Kontzentrazioak ondoko herri hauetan egingo ditugu: Bilbo, Durango, Zornotza, Algorta, Donosti, Zarautz, Orereta, Tolosa, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Lizarra, Tafalla, Sakana y Baiona.