Barakaldoko Roxima (BM supermekatua) enpresako langileek hiru eguneko greba egingo dute kaleratzeen kontra

2022/09/08
Roxima enpresak, Barakaldoko BM Supermerkatuetako frankizia dendak, 12 langilez osatutako plantillari jakinarazi dio denda itxi egingo duela eta, ondorioz, plantilla osoa kaleratuko duela. Barakaldoko frankizian du ordezkaritza ELAk.

BM supermerkatuena den Superberria taldeko partea da Barakaldokoa, eta taldeko beste frankiziak ere itxi eta langileak kaleratuko dituela iragarri du enpresak. Amurrioko eta Laudioko dendak eta Ugaoko eta Bilboko Alde Zaharreko dendak, hain zuzen.

Egoera horren aurrean, Barakaldoko Roximako langileek erabaki dute hiru eguneko greba egitea enpresak hartutako erabakiaren aurka. Greba irailaren 14an hasiko da, asteazkenean, eta hilaren 15an eta 16an jarraituko du. Enpreseak ixteko eta, ondorioz, kaleratzeko erabakiarekin jarraituz gero, mobilizazioak areagotuko dira.

ELA sindikatuak salatu nahi du enpresaren erabakiak langile guztiak utziko dituela kanpoan. Salmenta handiko denda da, eta, beraz, ez dago enpresaren neurria justifikatzeko arrazoirik.