Barcinari tartak bota zizkioten lau pertsonei ezarritako kartzela zigorrak bidegabeak eta neurriz kanpokoak dira

2013/11/28
2011. urtean Yolanda Barcinari tartak bota zizkioten hiru pertsonei bi urteko kartzela zigorra ezarri diete, eta laugarren lagun bati urtebeteko kartzela zigorra. Epaileak ekintza hori atentatua dela esan du. ELAren ustez benetako atentatua AHTa da, egiten duen kalte ekonomiko, sozial eta ekologikoagatik. Tartak botatzea benetako injustizia baten aurrean eginiko protesta ekintza bat izan zen, eta hori atentatutzat jotzea ekintza mota hori kriminalizatzeko helburua dauka.

Bestalde Frantzian izandako gertaera bat Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea ere salatzen du ELAk, bereziki epaitegi honek duen izaera ikusirik. Arrazoi guzti hauengatik lau akusatuen absoluzioa exijitzen du gure sindikatuak.