Zarauzko atentatua gaitzetsi zuen ELA-k

2008/06/01
Ekainaren lehenean aditzera emandako komunikatu batetan, Amenabar enpresako ondasunen aurka bere Zarauzko egoitzan ETA-k eginiko atentatua gaitzetsi zuen ELA-k. Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen du enpresak eta lehergailuen eraginez kalte materialak sortu dira. Lehenengoz, atentatuan arinki zaurituak izan diren pertsonak, bi ertzain tartean, osoki errekuperatzea espero du ELAk eta guztiei bere elkartasuna adierazi nahi die.

ELAren ustetan, AHTa eraikitzearen aurkako jarrera zilegia bada, horrek ez du justifikatzen, inolaz ere, bortxakeriaren erabilera eta ez du horren beharrik. Azpiegitura hau galarazteko indarkeriaren erabilerak bertan behera uzten ditu sektore zibil ezberdinetatik eta modu demokratikoan sortzen ari diren dinamikak tren egitasmo honi bere desadostasunak adierazteko.