ELA, Herrialde Katalanetan
Bartzelonan egin dute bilera Òmniumek eta ELAk gaur, sindikatuak Kataluniara egin duen bisitaren baitan

Mitxel Lakuntza izan da buru euskal sindikatuak, gaur, Herri Katalanetako erakundearekin izandako bileran. Bertako egoera sozial eta politikoaren berri izatera joan da sindikatua, bai eta nazio prozesua zelan doan jakiteko ere.
Herrialde Katalanetako gizarte mugimendu, alderdi politiko eta sindikatu soberanistekin bilerak egiten ari da ELA aste honetan. Elkarrizketa aberasgarrion artean, gaurkoan, Òmnium Culturalarekin batu da (argazkian bere presidentea, Xavier Antich, agertzen da). Irabazi asmorik gabeko erakunde historiko hau 1961ean sortu zen kultura katalana frankismoaren atzaparretatik defendatzeko, diktaduraren zentsurari aurre egiteko eta, garai hartan, legez kanporatuak zeuden erakunde zibil eta politiko katalanek utzitako hutsunea betetzeko. Gaur egunean, 165.000 bazkide ditu Òmnium Culturalak.