Basauriko alderdi, sindikatu eta elkarteek manifestazioan parte hartu zuten maiatzaren 19an garbiketako gatazka lehenbailehen konpontzea eskatzeko.

2004/05/17
Manifestazioan Jose Elorrieta ELAko Idazkari Nagusiak parte hartuko zuen.

Basauriko emakumeen taldea, Sagarrak, Trintxera, AEK-Bolintxu, Aralar, Basauri egiten, Zutik eta Ezker Batua, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS gizarte eragileek, manifestazioa egin zuten maiatzaren 19an arratsaldeko 19:30etan arizgoiti plazatik hasita. "Diskriminaziorik ez! Acuerdo negociado ¡ya!" lemapean, FCCko udal eraikinen garbiketako langileekin solidaritatea agertuko dute. Manifestazioan Jose Elorrieta ELAko Idazkari Nagusiak parte hartuko du.

Maiatzaren 13an 4 hilabete bete ziren greba hasi zenetik eta momentuz ez Udalak ezta FCCko ordezkariek ere ez dute negoziatzen jartzeko jarrerarik agertu. Alderantziz, udalak epaitegietan salaketak jartzen dihardu eta enpresari grebalarientzako errepresaliak eskatu dizkio. Ondorioz langile bat kanporatua izan da eta Greba Batzordeak espediente zigortzailea jaso du.