Basauriko garbiketako langileak bihar lanera itzuliko dira

2004/10/18
Grebaren arrazoiak berretsi dituzte grebalariek

Basauriko garbiketako langileak gaur goizean (urriak 19) egindako asanbladan, greba batzordeak eta ELA eta ESK sindikatuek hartutako erabakiak berretsi dituzte. Udalak Enplegu Eskaintza Publikoa bertan behera uztea eta enplegua gaur egungo baldintzekin mantentzea, onartutako arbitrajearen idatzian aurreikusten zena bete dela adierazten du. Ondorioz greba bertan behera uztea eta lanera itzultzea erabaki dute.

Udalak hartutako akordioan arbitrajearen aldeko jarrera azaltzen da eta era berean Lan Eskaintza publikoaren deialdia indarrik gabe uztea erabaki dute. Zerbitzua orain arte zeuden baldintzekin kontratatzea onartu da.

Izendatutako arbitroa, Ángel Toña, gaur goizean alde biekin bildu da euren jarrerak ezagutzeko asmoz. Antza denez laudoa aste honen amaieran jakinaraziko da.