Basauriko garbiketako langileek Basauritik Ajuria Enearainoko ibilaldia antolatu dute

2004/10/03

Ostegunean egindako bileran Basauriko udal eraikinetako garbiketako langileek Basauriko Arizgoiti plazatik hasi eta Ajuria Enean amaituko den ibilaldia egitea erabaki zuten.

Gaur, astelehena, plaza horretan jarrita zuten karpa kenduko dute eta bihar urriak 5 Ajuria Enean amaituko den ibilaldia hasiko da. Urriaren 8an, goizean, ibilaldia amaitzea espero da. Ajuria Enean Lehendakariarekin elkarrizketatzea eskatuko dute euren egoera azaltzearren eta grebalarien eskaerei erantzuna emateko negoziatutako konponbideak bultzatzea eskatuko diote.

Ibilaldia etapaz etapa egingo da eta hauetan beste enpresetako langileek eta babesa emateko osatu zen plataformako kideek parte hartuko dute.

Greba urtarrilaren 13an hasi zen eta laster 9 hilabete beteko ditu. Greba hau azpikontratatutako langileentzat soldata duina eskatu eta diskriminazioak deusezteko deitu zen. Geroztik mobilizazioak egin dira Udala (zerbitzu publikoaren arduraduna) eta FCC enpresa (kontrataren esleipenduna) negoziatzera eser daitezen. Bere aldetik grebalariek bere erreibindikazioak eta adostuko litzatekeen soldataren igoeraren epeak negoziatzeko gogoa azaldu dute.