Basauriko garbiketako langileek greba martxoaren 23an berriro hasiko dute

2004/03/09

Atzo burututako bilkuran Basauriko Udaleko egoitzetan garbiketa lanak egiten dituzten FCCko langileek lanera itzultzea erabaki zuten, Bilbaoko lan arloko epaitegiaren epaia betetzeko. Greba martxoaren 23an hasiko da berriro, bertan behera uztea ekarri duten arazoak konpondu eta gero.

Grebak eragina izan duen zentroen ezaugarriak direla eta, grebaren abisua 10 eguneko aurrerapenarekin eman behar zen (orokorrean nahikoa da 5 egun lehenago paroa iragartzea). Epaiaren aurkako helegitea aurkezten bada ere, langileek greba deialdia erregularizatzea erabaki zuten, ondorioz martxoaren 23rako greba aurreabisua iragarri da.

Honekin batera aste honetarako iragarrita zeuden mobilizazioekin jarraituko dute langileek, egunero bilkurak izango dira Basauriko Udalaren aurrean 12:00etatik 13:00etara. Aste honetan FCCko egoitzaren aurrean Bilbaon bilkura egingo da ere.

Era berean Trintxera, Sagarra, Ordago eta Basauriko emakumeak taldeak, ELA, LAB eta ESK sindikatuekin batera, martxoaren 11rako manifestazioa deitu dute arratsaldeko 7etan Arizgoiti plazan "Igual trabajo, igual salario. Diskriminaziorik ez" lemapean.