BASAURIKO UDALEKO GARBIKUNTZAKO LANGILEEN GREBA DEIALDIA

2004/01/08

FCC enpresarentzat lan egiten duten Basauriko Udaleko garbitzaileek mugagabeko greba hasiko dute urtarrilaren 13an. Antzeko lana egiten duten Basauriko udaleko langileen lan baldintzekin parekatzea eskatuko dute 60 langileek, hain zuzen ere Arcepafen zehazten den moduan (foru administrazio eta administrazio lokalaren hitzarmena). Greba komiteak garbiketa zerbitzuen kontratazio era salatu du, "aurrekontu bajuenak duten enpresei ematen zaie lana, azpikontratatutako enpresa hauetako langileen lan baldintza eta soldatak kontutan hartu gabe".