Basauriko udaleko garbitzaileek 4.000 sinadura aurkeztuko dituzte Udaletxean

2004/02/17

Otsailaren 18an, goizeko 11:30etan Basauriko udal egoitzetako garbitzaileen ordezkariek, Basauriko milaka biztanlek sustengatutako idatzia aurkeztuko dute udaletxean. Ekintza honen bitartez Udala, FCC eta sindikatuak gatazkari irteera bat bilatzeko negoziatzera eser daitezen lortu nahi da.

Dokumentua aurkeztu baino lehen sindikatuetako ordezkariek komunikabideentzako adierazpenak egingo dituzte.