Basurtoko ospitaleak bere langileen bajen kudeaketa pribatizatzen du eta milioi bat euro baino gehiago xahutuko ditu
Erabaki honek erakusten du Basurtoko zuzendaritzak ez duela bere profesionalengan inolako konfiantzarik eta bai ekonomikoki bai antolakuntza aldetik ulergaitza da osasungintzan ari diren langileak beste enpresa batetara joan behar izatea osasun zerbitzuak jasotzera.
Are gehiago, zuzendaritzak berak onartu du erabaki honek urtero milioi bat eurotik gorako gastua suposa dezakeela, baina zenbateko hori “onar dezaketela”, aldi berean langile kopurua murrizten edo lan-baldintzak okertzen ari direnean.
Sindikatu guztiak erabaki honen aurka azaldu gara, baina ez du inolako erantzunik izan. Zuzendaritzak bere erabakia legean arrazoitzen du, baina azken 22 urteetan legeak ez du arazorik suposatu, inolako erakunde publikok ez du egoera aldatzerik eskatu eta, gainera, datorren sei hilabeteetan egoera honetan jarraitzeko ez dago arazorik.
ELAk Basurtoko zuzendaritzari exijitzen dio bere langileengan konfiantza izan dezala eta ez dezala milioi bat euro xahutu beharrezkoa ez den zerbitzu batean.