Batasuna hauteskundeetara ez aurkezteko hartutako neurriak salatu ditu ELA-k

2010/03/27
ELAren aburuz, onartezina da, guztiz antidemokratikoa den Alderdien Legearen garapenean, esparru politiko jakin baten kriminalizazioaren bila aritzea honako neurriekin eta, bide batez, hauteskunde prozesuan bere parte hartzea galeraztea.

Euskal aferari dagokien gaietan beste behin berretsi da PSOEren politika Alderdi Popularrak zuzentzen duela. Helburu horrekin egin dituzte aurretiaz adierazpenak Alderdi Popularreko zenbait partaidek, ondoren PSOEk onartu, bereak egin eta hoerietan sakondu duelarik.

 

Erabilitako bitarteko juridikoak aparte, guztiz demokraziaren aurkakoa den erabaki politiko honek agerian uzten du eskuin indarrekiko gobernuaren menpekotasuna, eta halaber darion hautes kutsua.