Batasunako buruzagien aurka hartutako erabakiak bertan behera gera daitezela eskatzen du ELAk

2006/05/25

Bai Alderdien Legea, bai euskal gizarteko sektore baten adierazpen eta parte hartze politikoa nahiz edozein jardun jazarri zuten erabaki judizialak estrategia politiko jakin baten ondorio izan ziren, PPk eta PSOEk elkar harturik erabaki eta itun antiterrorista izenekoan gauzatu zena. <p>

Estrategia haren bulkadaz talde politikoak legez kanpo utzi zituzten, komunikabideak itxi, militante sozial eta politikoak espetxera-tu; hots, eskubide eta askatasunik funtsez-koenak urratu zituzten. Kate errepresibo honen azken adierazpena, Auzitegi Nazio-nalak ETAren su-etenari buruzko iritzia emateko prentsaurrean parte hartu zutelako zortzi arduradun politiko deitu izana. <p>

Esan beharra dago gaur, urgentzia antite-rroristaren aitzakia desagertu delarik, eki-men horien benetako mamia, jazarpen poli-tiko gordina alegia, inoiz baino nabarmena-goa dela. Ez baitu beste azalpenik egungo egoeran beren egitasmoak bide politikoeta-tik gauzatzeko konpromisoa adierazi duten arduradun politikoen jarduera publikoa ja-zartzeko setak. <p>

Espainiako gobernuaren erantzukizuna ger-takari hauekiko oso argia da, ez bere dis-kurtso politikoan, ezta bere ekimen politiko nahiz legegileetan ere ez baita aro berri bati ekiteko borondaterik ikusten, zeinetan pertsonen eskubide eta askatasunak errespetatuko diren eta agenterik zein edukirik baztertuko ez duen eztabaida politikoa bideratuko den. <p>

Beraz, ELAk honakoa eskatzen du: <p>

* Jardun politikoa medio hasitako auzibi-deak bertan behera gera daitezela. <p>

* Estatuko egituren arauak indargabetu eta jokabide errepresiboak amaitzeko erabaki legegile eta politikoak har daitezela. Bada garaia PSOEk horren gogotsu eraikitzen la-gundu zuen guztia eraisten has dadin.