Batzarrak Osakidetzan apirilaren 22tik aurrera

2008/04/02
ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariek apirilaren 22tik aurrera Osakidetzako ospitale gehienetan batzarrak egitea erabaki dute. Batzar horietan gutxiengo sindikalak Osakidetzako zuzendaritzarekin sinatutako akordioaren ildo nagusiak aztertuko dira.

Era berean ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariek txosten bat egingo dute akordioaren nondik norakoak azalduz; txostena datozen asteotan banatuko da osasun publikoko zentroetan. Sindikatu hauek ordezkaritzaren %60 dute mahai negoziatzailean.