Batzorde Eragilerako proposamena aurkeztu da

2008/07/02
ELAk XII. Kongresuan aurkeztuko duen Batzorde Eragile berriaren proposamena azaldu du Bilbon egindako agerraldian. Batzorde Nazionalak aho batez onartu zuen ekainaren 6ko bileran Batzorde Eragilearen proposamena.

Honako 12 lagunek osatzen dute zerrenda: Adolfo Muñoz (Idazkari Nagusia), Amaia Muñoa (Idazkari Nagusiaren albokoa. Diruzaina), Patxi Agirrezabala (Komunikazioa), Alazne Alonso (Genero Politikak. Gazteak. Lan osasuna), Xabier Anza (Prestakuntza sindikala), Laura Gonzalez de Txabarri (Nazioarteko harremanak), Txema Laiseka (Afiliazioa. Hauteskunde sindikalak), Mitxel Lakuntza (Nafarroako koordinazioa. Inmigrazioa), Mikel Noval (Gizarte Politika. Azterketa bulegoa. Ingurumena), Leire Txakartegi (Zerbitzu juridikoak. Euskara), Eustakio Uranga (Antolakuntza) eta Joseba Villareal (Negoziazio Kolektiboa).

ELAren XII. Kongresu konfederala azaroaren 26 eta 27an izango da, Bilboko Euskalduna jauregian. Leloa Langileekin izango da, sindikatuak langile-klasearekiko duen  konpromisoa adierazi eta nabarmentze aldera.

Jakina da XII Kongresuan egungo idazkari nagusi den Jose Elorrietaren erreleboa emango dela, honek ardura utziko baitu sindikatuko araudiak horrela jasotzen du eta. Jose Elorrietak kargua uztearekin batera, 1976an sindikatuaren ardura bere gain hartu zuen belaunaldiak arduradun talde berri baten eskuetan utzi du ELAren gidari.