BBK-ko enpresa batzordeek CCOOren jarrera salatu dute

2008/11/19
Bizkaiko BBK eta Ekintza Sozialeko enpresa batzordeek, komite bakoitzaren gehiengoz gaitsezten dute “mahai extraestatutarioaren akordioa”. Aipatu akordioak CCOOen aldeko botoa baizik ez du izan.

Zentzu honetan, ELA, LAB, ASPEM eta UGT  sindikatuko ordekariek dokumentu bat luzatu diote zuzendaritzari adieraziz “beren ezadostasuna enpresak negoziazio kolektiboaren araudi eta bermeak, ez eta informazioari dagozkionak ere,  errespetatzen ez dituelako”.

BBK enpresako eta Ekintza Sozialeko komiteek onartutako dokumento batean ezartzen denez, “eraginpeko langileen lan baldintzak eta/edo lan baldintzen homologaziora zuzendutako edonolako negoziazio ekimenak, baldin eta bategitea suertatzen bada, negoziazio kolektiboaren eskubidea eta komite eta langile ordezkari guztien negoziatzeko zilegitasuna errespetatu beharko ditu.

Era berean, “baldintzen funtzesko aldaketez ari bagara, aurrez langileen ordezkariekin kontsultetarako epe bat zabaltzea derrigorrezkoa da, jakinik akordioak komiteko kideen gehiengoaren oniritzia jaso behra duela.

Enpresa komiteek gogora ekarri nahi dute “ondorio juridiko, ekonomiko eta sozialen gaineko eta aurrikusitako neurriei buruzko  informazioa eman behar zaiela langileei”; guzti hori behar besteko denborarekin, “transmisioa egin baino lehen”. Beraz, bategitea gertatuko balitz, aipatu informazio hori batzar orokorren datak argitaratu aurretik eman beharrekoa izango litzateke.

Komiteek adierazten dute baita ere, “enpresako balizko enpleguaren eboluzioaren” gaineko informazio izateko eskubidea dutela, baita txostena gauzatzekoa ere bategiteak enpleguaren bolumenean inolako eraginik izatean. Horrelakorik ezean, arau hauste larria litzateke harreman laboralei eta langileen ordezkarien eskubideei dagokienean.

Bukatzeko, adierazi behar dugu ELA, LAB, ASPEM eta UGT sindikatuek ordezkatutako enpresa komiteek akordio extraestatutarioa ez dugula onartzen,

 eta mahai horretan langileentzat hain garrantzitsuak diren gaiak tratatuko direnez, berehalakoan mahai baterako deia egin dezala eskatzen diogu BBKko zuzendaritzari.

Jakinik 2008an CCOOek ez duela Madrilgo komitearen bilerarako deirik egin, ALE-Expansionek ere bere ezadostasuna adierazi du akordio extraestatutario horrekiko.