BBKren batzar orokorrean ELAk 2003ko ekitaldiko gestioa eta likidazioa eta 2004ko Gizarte Ekintzako aurrekontuak errefusatu ditu.

2004/03/28

Gizarte ekintzako aurrekontuen murrizketa eta zenbait zentroen itxiera kritikatu ditu ELAk.

BBKren batzar orokorrean ELAko ordezkariek 2003ko kontu eta gizarte ekintzako 2004ko aurrekontuen aurka bozkatu dute. Haur Hezkuntzako eskoletan eta La Ola, hezkuntza bereziko ikastetxean 145.000 euroko murrizketa aurrikusi da eta ondorioz haurtzaindegiren bat itxi eta La Olako ikastetxearen jarraipena arriskuan egongo da.

ELAk batzarrean egin duen interbentzioan, zuzendaritzak ikastetxeak moldatzeko behar diren inbertsioak ez dituela egin salatu du. Etorkizunean zenbait ikastetxe ixtera behartuko dituen baliabideen politika bultzatzea egotzi dio ELAk zuzendaritzari, adibidetzat Deustuko Sagrada Familiaren haurtzaindegia jarri da.

Batzarrean BBKko enpresa batzordea eta langileak bilkura burutu dute Gizarte Ekintzaren inguruan BBKk duen politika salatzeko.