"BEATO TOMAS DE ZUMARRAGA" HIRUGARREN ADINEKO EGOITZAN AKORDIOA

2003/12/12

Quavitae enpresak eta ELAko ordezkaritzak akordioa lortu dute Beato Tomás de Zumarraga hirugarren adineko egoitzan. Hitzarmena 2004tik 2007ra luzatuko da, biak barne, epe horretan %40ko igoera baino gehiagokoa emango da. 2004an EAEko KPIa +%15, 2005ean KPIa +%14, 2006an KPIa +%6 eta 2007an KPIa +%5eko soldata igoerak jasoko dituzte langileek. 70 lanordu gutxiago izanen dira akordioa indarrean egongo den lau urteetan, lizentzia eta baimenetan ere hobekuntzak lortu dira. Uztailan Arriznavarra egoitzan lortutako akordioari esker (eta ondotik Bizia eta Pablo Neruda egoitzen hitzarmenetan eragina izan zuen akordioa) orain baldintza hauek lortu dira Beato Tomás de Zumarraga egoitzako langileentzat. ELA-Gizalanentzat akordio honek gainditzen du luzaz sektorean dagoen Negoziazio Kolektiboa. CCOO eta UGTk sinatutako Estatuko Zaharren Egoitzen hitzarmena hobetu dute ausaz Arabako zenbait egoitzek. Batez ere emakume eta gazteek osatzen duten kolektibo honen lan baldintzak duintzea lortu da berriro.