Iruñeko argiteria publikoa

Bederatzi greba egun UTE Alumbrado Pamplonan enpresa hitzarmena lortzeko

2023/05/16
Lan baldintzak hobetzeko eta hitzarmen propioa lortzeko grebak maiatzaren 26an, 29an, 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean, 5ean, 6an, 7an eta 8an egingo dira.

UTE Alumbrado Pamplonak 22 langile ditu, eta ELAk ordezkatzen ditu. ABEE hori hiriko argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen da, eta otsailaz geroztik enpresa hitzarmen bat negoziatzen ari dira beren lan baldintzak hobetzeko. Baino negoziazioak ez du aurrera egiten, zuzendaritzak metalaren sektoreko hitzarmenarekiko hobekuntza nahikorik eskaintzen ez duelako eta enpresako hitzarmen kolektiboa egiteari uko egiten diolako.

Egoera horren aurrean, langileek mobilizazioak hastea erabaki dute: 9 greba egun maiatzaren 26an, 29an, 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, 5ean, 6an, 7an eta 8an.

Era berean, ELAk dei egiten dio Iruñeko gizarte osoari UTE Alumbrado Pamplonako langileen borroka babesteko eta egingo diren mobilizazioekin bat egiteko.