Lan istripuak

Behargin bat larriki zauritua Artzentalesen

2024/04/25
ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, langile bat larriki zauritua suertatu zen atzo goizean el Peso median, Artzentalezen. Forestal Bejarano e Hijo, SL enpresan basogintza lanak egiten zegoen 22 urteko langilea da. Soilik 2 hilabete darama lanean empresa honetan. Dirudienez trabatuta geratu zen pinu bat makina batekin bultzatzean kolpatu zuen langilea.

Datu gehiago jasotzeko lanean ari da sindikatua baina jada 22 behargin hil dira 2024an lan isripuen ondorioz Hego Euskal Herrian. Zehazki Bizkaian 4 izan dira dagoeneko. Basogintza sektoreak ezbehar tasa altua du eta urtero istripu asko eta larriak pairatzen ditu. 2021tik 11 langile hil dira lan istripuz basogintza sektorean.

Jakina da sektore honek pairatzen dituen karga handi eta pisutxuak, lan erritmo bortitzak eta makina astun eta arriskutsuen erabilera oso eremu eta toki zailetan ezbeharrak gertatzeko aukera areagotzen dutela. Formakuntza egokiari ere askotan ez zaio behar duen garrantzia ematen. Ondorioz prebentzio araudia modu egokian ezarrita izan ezean, lan-istripu edo lan-gaixotasunak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten da.

Prekaritateak gogor jotzen du lan zentroetan lan baldintzak urtetik urtera geroz eta okerragoak bihurtuz. Ez da prebentzio edota lan segurtasunean nahikorik inbertitzen, ez zaio arriskuen informazio eta formakuntzari duen garrantzia ematen eta diru etekinak handitzeko patronalek lan erritmoak areagotzen dituzte langileon osasunaren kalterako. Eusko Jaurlaritzak / Nafar Gobernuak eta lan osasunean diharduten instituzioek lan baldintzak hobetzeko eta prekaritatea lan zentruetatik ezabatzeko lanak lehenestu beharko lituzkete lan baldintza egokiak bermatuz, pairatzen dugun ezbehar-tasa jasaezina errotik aldatzeko.