Beharrezkoa da soldaten igoera

2009/07/10
Prezioak %0,3 igo dira urtean zehar, baina aurreko urtetik ona %1 jaitsi dira. Urte bukaerako KPIa negatiboa izan daitekeela ohartarazten du ELAk.

Hori dela eta, negoziazio kolektiboan, edozein kasutan, soldatak igotzearen babes-klausula sartzea beharrezkotzat jotzen du.

Ekonomi hazkunde garaian lan errentek pisua galdu dute errentaren banaketan, eta enpresariek, krisi garaian ere, joera honekin jarraitu nahi dute.

Soldatek ez dute krisia sortu, eta beraz, ez dute zertan krisiaren ondoriorik ordaindu. Are gehiago, errentaren banaketaren joera aldatzen eta ekonomi egoera hobetzen lagunduko duten soldata igoeren alde borrokatzen jarraitu beharra daukagu.