Behartutako kaleratzerik gabeko proposamena Tubacexen

Azken egunotan ez gara geldirik egon. ELAk abuztuan aurkeztutako alegazioei esker, enpresak “borondatezko” irteeretako pertsona horiek kontuan hartu behar izan zituen. Azken proposamenean kolektibo hori baztertu nahi zen, eta, beraz, sindikatu guztien adostutakoarekin, inor boluntario izan gabe ateratzea lotzea lortu dugu.
Borondatezko bajak eta dauzkagun datuak kontsultatu ondoren, arazo hori konponduta egongo litzateke, eta Eusko Jaurlaritzari helarazi diogu proposamen berria, sindikatu guztien aho bateko adostasunarekin. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren bidez, jakin dugu enpresako zuzendaritzak onartu duela nahitaezko kaleratzeak saihesteari buruzko testua berriro idaztea. Beraz, batzordearen gehiengoz, beste bilera bat egiteko eskatu diogu Lan Sailari, afiliazioari bidaliko zaion testu bat itxi ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak beste bilera baterako deia egiteko zain gaude.