Behin-behinekotasunak langabezia gehiago sortzen du

2009/03/03
INEMeko otsaileko zerrenden arabera, 153.032koa da biztanleria langabetua Hego Euskal Herrian (HEH), urtarrilean baino 6.564 pertsona gehiago, eta 2008ko otsailean baino 45.121 pertsona gehiago.

HEHko ekonomiaren bilakaera Europako inguruko herrialdeetakoa baino hobeagoa bada ere, langabezia gehiago ari da hazten hemen Europan baino. Erantzun honen arrazoia, behin-behinekotasun maila altuan datza, soldatapeko biztanleriaren %25,4koa dena, Europako bikoitza. Honenbestez, HEHn suntsitzen den enpleguaren gehiengoa, behin-behineko kontratuak ez berritzeagatik ematen da.

Beraz, behin-behineko maila altu honekin, kaleratzea oso erraza eta merkea suertatzen da HEHn, eta honek, enpresarien kaleratzeak merkatzeko eskaera guztiz lekuz kanpo uzten du.

Gainera, behin-behinekotasunak ildo beretik jarraitzen du, urtarrila eta otsaila bitartean HEHn erregistraturiko 81.325 kontratuen %89,9ak behin-behinekoa izaten jarraitzen baitu.

Moteltze fase honetan ematen ari den enpleguaren suntsiketa, eta enpleguan daukagun behin-behinekotasun izugarria, errentaren banaketarekin loturik daude. Beraz, ELAk, enplegua mantentzeko, prekarietatea murrizteko, eta eros almena handitzeko borrokatzen jarraituko du, ez dadin langileria izan sortu ez duen krisi bat ordaintzen duena.