Behin-behinekotasuna murrizteko erreforma berria aurkezteak ez du sinesgarritasunik

2005/02/03

"Lege iruzurrean egiten den behin-behinekotasuna, ezin daiteke izan patronalari opari gehiago egiteko justifikazioa"

Adolfo Muñoz ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritziz, "dagoen behin-behinekotasunari aurre egiteko" UGT eta CCOOek, CEOErekin iragarri duten lan erreforma berriak, ez du sinesgarritasunik. Muñoz-entzat "bi sindikatuok egun dagoen lan merkatuaren egoeraren arduradunak dira, behin eta berriz onartu dituzten erreformek ekarri baitituzte ondorio hauek." Adibide gisa "1997ko erreformak patronalarentzat opari gisa, kaleratzeagatik ematen zen kalte ordaina 45etik 33 egunera jaistea ekarri zuen. Horren truke, gutxienez hala esan zuten, behin-behinekotasuna murriztuko zen. Argi dago behin-behinekotasuna ez zela murriztu eta berriro ere onuradun bakarrak enpresariak izan ziren kaleratze askoz merkeago batekin." aipatzen du Adolfo Muñoz-ek.

ELAren arduradunaren ustez "ez dugu behar joera honetako erreforma gehiagorik, are gutxiago Laneko Administrazioak berak enpresariei legea bete ez dienean. Lege iruzurrean egiten den behin-behinekotasuna, ezin daiteke izan patronalari opari gehiago egiteko justifikazioa".

ELAko negoziazio kolektiboaren arduradunarentzat, "UGT eta CCOOek bere bermearekin ez dute behin-behinekotasuna murriztea lortuko eta horren ordez enpresariek prekarietatean kontratuak egiten jarraituko dute euren irabaziak handitzen joateko".