Belgikako CSC sindikatuaren bisita
2014/11/14

Belgikako CSC sindikatuko buruzagi Marc Leemans –presidentea– eta Maria-Hélène Ska –idazkari nagusia– Euskal Herrian dira egunotan. Bisitaren helburua CSCek gure sindikatuarekin dituen aldebiko harremanetan sakontzea eta informazioa trukatzea da.
ELA eta CSCeko batzorde eragileek bilera ospatu dute gaur goizean Europak bizi duen egoera sozial eta ekonomikoaren irakurketa bateratua egiteko. Negoziazio kolektiboaren egoeraz ere aritu dira bi sindikatuotako arduradunak.