Berantevillan izandako istripu larria salatzeko kontzentrazioa

2007/09/09
Irailaren 6an ezbehar larria gertatu zen Arabako Berantevilla herriko Bionor enpresan; ezbeharraren ondorioz bi langile hil ziren, eta beste bi larriki zauriturik daude. Kontzentrazioa irailaren 10ean izango da, astelehena, eguerdiko 12:00tan, Gasteizko Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Deialdia ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek egin dute.

Ezbeharra 13:00ak aldera izan zen. Langileak Bionor enpresako biltegi bat garbitzen ari ziren. Langileak biltegian pilatutako gasak arnastean izan dute ezbeharra.

ELAk salatu nahi du lau langileak azpikontratatutako enpresa baterako lan egiten zutela. Horrek argi erakusten du prekarietateak eta lan istripuek duten lotura zuzena. Bestalde, Administrazioaren erantzukizuna ere salatu nahi du; izan ere, ezer gutxi egiten du Lan Arriskuen Prebentzio Legea bete dadin. Agerikoa da legea betetzen ez duten enpresek ez dutela zigorrik jasotzen, eta Administrazioak begiak ixten ditu horren aurrean.