Berta Beunzaren hilketa Iruñan

2005/02/09

Lagun batek Berta Beunza 22 urteko gazte iruindarra tiroz hil egin zuen atzo, Nafarroako hiriburuko Donibane auzoan lanera joateko prest zegoenean.

Ez dakigu Berta erahil zuen mutilak, Bertarekin harremanik izan zuen hala ez, egia esan ez zaigu hori axola, axola zaiguna gizon batek horrela nahi izan duelako, horrela erabaki duelako, Berta hil eginez bizitza lapurtu egin diola.

Zertan ari gara, zer gertatzen zaio gizarte honi, mutil batek 22 urteko emakume gazte bat erahiltzea erabakitzeko? Zerbait gaizki egiten ari gara emakumeon aurkako bortizkeri hau geldiarazi ezin dugunean.

Harrituta, saminduta gaude, Berta emakumea izateagatik hil egin dute, ziur aski aske izan nahi zuelako eta bizitza berak nahi zuen bezala bizi eta antolatu nahi zuelako, eta ez du, ba, merke ordaindu.

Gure politikarien jarrera eta erantzuna lotsagarria izan da, onartu ezinak dira Nafarroako Ongizate kontseilaria den Jose Ignacio Palacioesek eta Yolanda Barcinak egindako adierazpenak: hau ez da pasio krimena izan, hau genero indarkeria da, generoan eta diskriminazioan oinarritutako hilketa bat.

Halako ekintzen aurrean ez gara ixilduko, ozen salatu egingo dugu kaleetan, komunikabideetan, enpresetan, arazo hau guztioi dagokigula eta gizarte osoaren helburu nagusia emakumeon aurkako bortizkeriarekin bukatzea dela.

Horrexegatik ELAtik babestu egiten ditugu hilketa hau salatzeko egingo diren konzentrazioak, eta hemendik pertsona guztiak animatu nahi ditugu konzentrazio horietan parte hartzera, guztion arazoa delako.

ELA EMAKUMEAK