Bertan behera aurreikusitako lanuzteak Setaoko Arcelor Mittalen akordioa lortu ondoren

2021/09/14
Sestaoko Arcelor Mittaleko enpresa-batzordea akordio batera iritsi da zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, ABLEetako langileak enpresako langile bihurtuko dira pixkanaka, gutxieneko plantilla bat ezartzen da, langile mugagabeen kontratazioa arautzen da, eta hainbat langileri ezarri zaizkien enplegu- eta soldata-zehapenak ohartarazpen huts bihurtzen dira. Akordioa positibotzat jo ostean, batzordeak bertan behera utzi ditu aurreikusitako lanuzteak.

ELAk positibotzat jo du Arcelor Mittalekin lortutako akordioa, eta nabarmendu du langileen mobilizazioari esker, Arcelor Mittal Sestaoko ibilbidea berriro aldatu da. Gauzak horrela, sindikatuak uste du borroka eta mobilizazioa enplegua ez galtzeko eta lan-baldintzak ez prekarizatzeko bidea dela.
Akordio hori lanuzteen deialdi berri baten ostean iritsi da irailean, ELAk proposatuta.