Bertan behera gelditu da Andoaingo Zahar Egoitzako greba

2006/12/13
Andoaingo San Joan Bautista udal egoitzako langileek bertan behera utzi dute maiatzaren 30ean hasitako greba. Langileek Eulen enpresaren zuzendaritzarekin adostu egin dute arbitraje prozedura Lan Gatazkak Ebazteko erakundearen baitan. Akordioa abenduaren 12an lortu zuten, eta bi aldeek laudoa onartu egin beharko dute.

Grebaren jatorria langileek jasaten duten diskriminazioa da. Egoitzako langileek euren lan berdina egiten duen udal langile batek baino soldata nabarmen txikiagoa du, urtean ia 9000 euro gutxiago. Grebalariek lan bera egiteagatik soldata bera eskatzen dute.