Bertan behera geratu da ITA enpresako greba, akordioa lortu ostean

2011/07/22
107 eguneko lanuztea egin dute, lan baldintzak taldeko beste enpresetakoekin parekatzeko eskatzeko

107 eguneko grebaren ostean, lanera itzuli dira Zamudioko ITAko langileak. ITP taldeko enpresa da ITA. Taldeko gainerako enpresetan baino baldintza okerragoak dituztela  eta horregatik antolatu zituzten grebak.

2015era bitartean egongo da indarrean ituna. KPI+%1eko soldata igoera, hirugarren aparteko ordainsari kontsolidatua, barne promoziorako bermeak eta ordaindutako baimenenetan hobekuntzak lortu dituzte.